Ostegunean dute odola emateko zita, hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 10a, 00:00

Goiz Eguzkin egingo dute, arratsaldeko 16:30ak eta 20:30ak bitartean; eta ordua hartu behar da aldez aurretik, goizean.

Datorren ostegunean izango du­te Hernaniko odol emaileek, 2021 urteko aurreneko hitzordua. Aurreko asteartean behar zuen berez, hileko aurreneko asteartea izanik; baina Gabonak tarteko, astebete atzeratu dute, eta urtarrilaren 14an izango da.

Aldatuko ez direnak, tokia, ordutegia eta funtzionamendua dira. Arratsaldeko 16:30etan hasi eta 20:30ak arte izango da odola emateko aukera, Goiz Eguzkin. Baina horretarako, aldez aurretik hartu beharko da ordua.

Odola eman nahi duenak, beraz, ostegun goizean zehar deitu beharko du, 943 00 78 85 telefono zenbakira; eta dagokion orduan azaldu beharko du arratsaldean, Goiz Eguzkira.

Abenduan 46 estrakzio eginda itxi zuen urtea Hernaniko Odol Emaileen Elkarteak; eta kopuru hori mantendu edo igotzea espero dute, urte berriko aurreneko saioan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!