Odola emateko aukera egongo da Goiz Eguzkin, datorren ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 9a, 00:00

Hilabeteroko zitari eutsiz, odola emateko hitzordua egongo da hilaren 14an. Ohi moduan, Goiz Eguzkin izango da, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara bitartean. Zita aldez aurretik hartu behar da, 943 00 78 85 telefono zenbakira deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!