Bikote gorriarena izan zen Galarretako final haundiko garaipena

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 9a, 00:00

Emozioz beteriko norgehiagoka izan zen pasa den asteko finala. Galarretan jokatu zuten Binakako Erremonteko final haundia Ansa II eta Aizpuru III, eta Urriza eta Labaka bikoteak. Azken horiek eraman zuten txapela, 40-31 irabazita. Gorriek indartsu hasi zuten partidua eta hasieran lortutako zazpi tantoko abantaila hura mantendu zuten partidu guztian zehar, garaipena lortu arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!