Gabonen ostean, bueltan da futbola

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 9a, 00:00

Mireia Becerra eta Leire Olasagasti hernaniarrak, Lakuaren aurkako partiduan.

Neskek gaur dute Zubipen urtarrileko lehen partidua eta mutilek, berriz, Zubietan.

Gabonetako oporren geldialdiaren ondoren, Hernaniko hainbat futbol taldek txapelketari ekingo diote asteburu honetan.­ Emakumezkoen Euskal Ligak Zubipen du gaur jardunaldia, arratsaldeko 15:30etan. Lakua talde bizkaitarra izango dute aurkari, eta lehia biziko partidua izatea espero da. Izan ere, talde hori-beltza sailkapeneko azken postuan dago eta berdeek, berriz, azken-aurreko postua osatzen dute. Norgehiagoka horrekin, beraz, garaipeneko hiru puntuak lortu eta klasifikazioan gora egitea espero dute hernaniarrek.

Bere aldetik, mutilek ere txapelketari ekingo diote, eta Jubenilen Liga Nazionala Real Sociedad B taldearen aurka lehiatuko da gaur. Partidua Zubietan izango da, arratsaldeko 16:30etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!