Boleibola

Bihar Hernani, Gasteiztarraren aurka

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 9a, 00:00

Hernani, Sestaoren aurkako partiduan.

Bihar goizeko 11:30etan izango dute urteko lehen partidua boleibol taldeko mutilek, Gasteiztarra taldearen aurka.

Bihar goizeko 11:30etan, Gasteiztarra taldearen aurka jokatuko dute Hernaniko boleibol taldeko mutilek. Astebeteko atsedenaren ondoren, 2021 urtea pasa dena bezain ondo hasi nahi dute hernaniarrek, «garaipenarekin hasi nahi dugu urtea, eta bihar ez dugu talde erraza izango».

Gasteiztarrakek, hirugarren postuan amaitu zuen liga. Bi taldeak, parekatuta daude, eta joaneko partiduan Hernanik 3 eta 1 galdu zuen, «hori bai jokalari batzuen baja izanik». Oraingoan ordea taldea guztiz osatua dago, urtea indarberrituta hasteko asmotan, eta «honela orekatuagoa egongo da partidua».

Garaipena, helburu

Aurtengoan aste beteko etenaldia besterik ez da izan. Hala ere, Hernanik espero du maila egokia ematea kantxan, eta garaipena lortzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!