Errugbia

Urteko lehen partidua etxean, bi asteko atsedenaldi baten ondoren

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 9a, 00:00

Talde trikoloreak 2020an izandako azken partidua.

Gabonetako atsedenaldiaren ostean, motorrak berotuta dator talde trikolorea. Izan ere gaur jokatuko du, urteko lehen partidua.

Gabonak amaitu dira, eta 2020garren urtea ere atzean utzita, urte berriarekin batera jardunaldi berriak datoz. Hori horrela, gaur arratsaldeko 16:00etan, Hernanik partidua izango du Landaren.

Uribealde RKE taldearen aurka, urteko lehen partidua jokatuko du talde trikoloreak, eta argi dute, dena emateko prest daudela «bi aste izan ditugu atsedena hartzeko, eta motorrak berotuta gatoz, urte hasierari gogor eutsiz».

Bigarren taldeari dagokionez, aste honetan ekin behar zion Euskal Ligari, baina aste honetako partida atzeratu egin dela eta, datorren astean jokatuko dute liga, Irunen.

 

Emakumezkoen liga, datorren asteburuan

Emakumezkoek, datorren asteburuan emango diote hasiera Ligari. Sei taldek hartuko dute parte, eta partidak 10 minutukoak izango dira. Horietako bakoitzak 5 minutuko bi zati izango ditu, eta atsedenaldirako 2 minutu izango dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!