Leire Juanes

«Positibismoa zabaltzea gustuko dut»

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 9a, 00:00

Leire Juanes, kronikarako elkarrizketan

Kirolari amorratu eta alaia da, Leire Juanes hernaniarra. Conquis saioan parte hartu ondoren, bere proiektuen berri eman dio Kronikari.

Zein zen zure txikitako ametsa? Bete al duzu?

Egia esan, beti esan didate amets asko eduki ditudala. Txiki-txikitan astronauta izan nahi nuen eta geroago, suhiltzaile, aktore, abeslari… Egia esan, alde batetik amets batzuk izan dira, baina aldi berean, pixkanaka amets horiek sortzen hasi naiz.

Ni neska oso kirolaria eta ipurterrea naiz, beti nahi izan dut edukitako amets horiek jarraitu eta bete.

Bai, garai bat izan nuen, denek edukitzen duguna, hazten goazen heinean, pixka bat galduta zaudena eta ez dakizula zer egin. Baina, azkenean ez baduzu zuk motibazio eta gogo hori jartzen, inork  ez dizu  emango  sari hori. Oraintxe, aurten, 27 urterekin basoko suhiltzaile izateko azterketa bat egiteko izena eman dut, probatzeagatik eta gainditu egin dut, hortaz, proba fisikoak egiteko zai nago. Bestalde, abeslari eta aktore lanak, oraindik ez ditut lortu, baina ez ditut baztertzen eta azkenik, El Conquis abenturan ere parte hartzea lortu dut, txikitatik nire ametsa  zena.

Nola deskribatuko zinake?

Nire burua neska esku zabal, zintzo eta alai moduan ikusten dut. Positibismoa zabaltzea gustuko dut.

 

Zein ikasketa egin dituzu?

Alde batetik, erizaintza laguntzaile ikasketak egin ditut, eta bestetik, animazio soziokulturak eta turistikoa. Gero ere, haurren monitore eta lehen sorospenen inguruko kurtsoak egin ditut. Ikasketez aparte, hotel batean ere egin dut lan. Inoiz ez naiz geldirik geratu eta gai desberdinak landu ditut.

Betidanik gustatu zaizu kirola egitea? Zein kirol mota egin dituzu?

Bai, betidanik gustatu izan zait kirolaren mundua. Txikitatik egin dut eskola kirola eta beti ibili naiz kirol guztietan. Egia esan, kirola egitea ondo ematen zait eta asko disfrutatu dut. Hasiera batean, izotz gaineko hockey-a egiten hasi behar nintzen gero, futbola, pelota, tenisa eta azkenean, denetarik egin dut.

Kirol horietatik, futbolarekin geratu nintzen, ezin bainituen hainbeste kirol egin denbora berdinean. Eta hau, duela hiru urte utzi nuen, bidaiatzen nengoela Australian jokatzeko deitu eta gero.

 

Hernaniko kirol talde baten parte izan al zara?

Bai, Hernaniko futbol taldean eta gero, egon nintzen errealak atera zuen txapelketa baterako talde txiki batean, Euskal Herriko herrialde desberdinetako neskekin.

 

Noizbait pentsatu duzu telebista agertuko zinenik?

Nik ez, baina nire amak beti esaten zidan artista edo horrelako zerbait izango nintzela, nire izaerarengatik. Beti nago txantxak  egiten eta kamara artean oso eroso sentitzen naiz. Horretaz, konquisen nengoela konturatu nintzen eta esperientzia honek ate asko ireki dizkit.

Telebistan agertu baino lehen, nolakoa zen zure bizitza? Asko aldatu al da?

Bai, asko aldatu da. Alde batetik, ateak ireki dizkit ikusi dudalako, nire gaitasunak geroz eta haundiagoak direla eta bestetik, telebista arloan zenbait lan egiteko aukera izan dudalako. Bai, erreportari moduan bai, Atrápame si puedes programan entretenimendu saioan. Ikasi dut ere, bizitzan denetarik probatu behar dela eta aurre egin behar zaiola horri. Niregan konfiatu dute eta momentu honetan, Conquisen erreportari moduan egongo naiz lanean. Honek, nire barnean behar nuen konfiantza hori lortzea egin du.

 

Nola iritsi zinen Conquis programan parte hartzera?

Ideia hau hasi zen, urte betez ekin nuen bidai batean. Bidai horretan, euskaldun batzuekin elkartu nintzen eta beti ikusten genuen Conquis saioa.  Beti esaten nuen izen eman behar nuela eta haiek esaten zidaten nire profila bat zetorrela saioarekin. Orduan, nire amets hau betetzea erabaki nuen eta bideo casting bat egitea otu zitzaidan. Horretarako nire bidai luzea aprobetxatu eta leku desberdinetan, bideorako zati desberdinak sortu nituen. Bideoa osatzean, bidali egin nuen eta denbora pasatzen zijoala ez nuenez erantzunik jasotzen,  pentsatu nuen ez nindutela hartuko. Azkenean, Londresera joan nintzen haurren zaintzaile lanak egiteko eta aireportuan nengoela, programakoek mezu bat bidali zidaten hiruen artean zeudela esateko eta Gaztea irratian egindako bozketen bidez, hautatuko zutela hiruetako nor joango zen abentura bizitzera. Londresen bi aste lanean egon ostean, eman zidaten programan sartuko nintzelaren baietzkoa eta etxera bueltatu behar izan nuen.

Momentu honetan, proiektu berriren bat duzu buruan, conquistologa izateaz aparte?

Bai, lehen aipatu dudan moduan Conquisetik atera eta Atrápame si puedes entretenimendu saiotik deitu zidaten eta nire lehen pentsamendua, nik hor ez nuela ezer asmatuko izan zen, baina azkenean, probatzeko gogoak gehiago izan ziren beldurrak baino.
Nik nere buruaz egiten dut barre, orduan berdin zait besteek nitaz barre egitea, azkne finean, nik baitakit nolakoa naizen eta horrexegatik berdin zait. Atrápame si puedes saioan nengoela, beste proiektu batzuetarako deitu zidaten, ikusita telebistan dudan izaera eta horietako bat da, Conquiseko erreportari izateko aukera.

Horrez gain, nire intagram kontuan (@leirejuanes) zuzenekoak eta edukiak argitaratuko ditut programa kanpotik nola ikusten den  eta saioaren atzetik zer dagoen erakusteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!