Gabon giroan murgildu ziren Portu auzoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 8a, 00:00

Santa Barbarako ermita konkista zuten auzotar askok, abenduaren 31n.

Gabonetako egitaraua antolatu, eta hainbat ekintza, ikuskizun eta irteera izan zituzten auzotarrek.

Portu auzokoek gabonetarako plangintza berezia egin zuten urtea amaitzeko. Lau egunetarako egitaraua prestatu zuten, hainbat irteera, emanaldi eta tailerrekin. Gainera, adin guztietarako dinamikak izan ziren eta, beraz, auzotar guztiek gozatu zuten gabon giroan. Hilaren 30ean hasi ziren kultura-ekintzekin, urtea amaitu baino egun bat lehenago, alegia. Andoni magoaren ikuskizuna izan zen, Elizatxo Ikastolako aterpean. Arratsaldeko 17:00etan hasita, Argentina eta Hernani artean bizi den magoaren emanaldia izan zuten umeek, eta aho zabalik utzi zituen guztiak magia trukoekin.

Urteari amaiera borobila emateko  Santa Barbarara mendi buelta egin zuten abenduaren 31n. Umeek zein helduek mendiko botak jarri eta goiz pasa egin zuten, ermitara bisita eginda. Argitxo ere bisitatu zuten, eta hamaika desio eskatu zizkioten, 2021 urtea bikain hasteko. Horrez gain, txangotik bueltan, brindisa egin zuten auzoan, eta gabonetako saskia zozketatu zuten. Kopa altxata, urtea familian itxi zuten auzotarrek, barre-algaren artean. Eta, azkenik, arratsaldean, suzko traka bota zuten auzoko plazatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!