'Érase una vez' hiru egunez, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 8a, 00:00

Asteburuko zitari eutsita, zinea izango da kultur etxean, datozen hiru egunetan.

Neguko egun hotz hauetan goxo -goxo egoteko eta entretenitzeko aukera izango dute hernaniarrek. Ohi moduan, asteburu honetan ere pelikula proiektatuko da Biterin. Oraingo honetan publiko guztiarentzat zuzendutako filma izango da: Érase una vez. Biharko eta igandeko saioak arratsaldeko 16:00etan eta 19:00etan izango dira; eta astelehenekoa, berriz, 16:30etan hasiko da. Azken hori ikuslearen eguna da eta, beraz, prezioa merkeagoa izango da: 2,5 euro. Gainerako egunetan, aldiz, 4 eurotan egongo dira salgai Biterin. 

Brenda Chapman-ek zuzendutako filma da, eta ordu eta 30 minutuko iraupena du. Abentura edo fantasia generoen barruan sailkatutakoa da Érase una vez (Come Away). Gainera, sinopsi interesgarria du eta begiak pantailatik ezin kendu utziko ditu ikusleak: Aliciak Lurralde Miresgarrira bidaiatu aurretik eta Peter Sekula Betiko herrialdeko heroirik ospetsuena bihurtu aurretik, bi haur horiek anaiak ziren. Biak gurasoekin bizi ziren, Jack eta Rose, eta David anaia zaharrenarekin. Hala ere, azken hori hiltzen denean, bere gurasoak depresio sakon batean batzen dira. Haurrak saiatuko dira gurasoak ziren horiek izan daitezen berriro, eta, horretarako, errealitateari aurre egitearen,edo irudimenak eskain ditzakeen munduetara bidaiatzearen artean erabaki beharko dute.

Halaber, kritika oso positiboak jaso ditu izen haundiko aktoreen zerrenda duen asteburuko pelikula honek. Tartean dira, Angelina Jolie, David Oyelowo, Keira Chansa, Jordan A. Nash, Anna Chancellor, Reece Yates, edota Michael Caine.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!