Bertso jaialdia egingo dute gaur arratsaldean, Biterin, aurtengo Bertsolatari bukaera emateko

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 6a, 00:00

Arratsaldeko 18:30etan izango da, eta Unai Agirrek jarritako gaiekin, kantuan ariko dira puntako lau bertsolari: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Andoni Egaña eta Onintza Enbeita.

Gaur bukatuko da, Errege egunez, aurtengo Bertsolataren egitaraua. Urteroko bertso jaialdi bereziarekin emango diote bukaera, arratsaldeko 18:30etan Biterin; eta puntako lau bertsolari ariko dira kantuan, taula gainean: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Andoni Egaña eta Onintza Enbeita. Unai Agirre hernaniarra gai-jartzaile lanetan ariko da aurtengoan.

Lau aldiz jarraian jantzi du Andoni Egañak Bertsolari Txapelketa Na­gusiko txapela, eta Aitor Mendilu­ze buruz burukoan aritu zen 2017koan, Maialen Lu­janbiorekin batera. Onintza En­beita, berriz, Bizkaiako txapelduna da, eta Gipuzkoako Txapelketaren finalean aritu zen Alaia Martin. Maila haundi­ko bertsoak ziurtatuta daude.

 

Sarrerak, agortuta

Jaialdirako sarrerak, aldez aurretik erosi behar ziren, eta dagoeneko agortuta daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!