Bertso jaialdia egingo dute Errege egunez, Bertsolatari azken errimak jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 5a, 00:00

Biterin izango da bihar, arratsaldeko 18:30etan, puntako lau bertsolarirekin: Andoni Egaña, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Onintza Enbeita.

Azkeneko hitzordua izango du bihar, aurtengo Bertsolatak. Eta azkeneko errimak, puntako lau bertsolarik jarriko dizkiote, Biterin antolatu duten bertso jaialdiarekin: Alaia Martinek, Andoni Egañak, Aitor Mendiluzek eta Onintza Enbeitak, Unai Agirrek jarritako gaiei tiraka.
Errege egunez, arratsaldeko 18:30etan hasiko da saioa, eta horretarako sarrerak, eskuratu daitezke Biterin bertan edo hernanikobertsoeskola@gmail.com helbide elektronikoan. Pertsona bakoitzak bi sarrera eskuratu ditzake, gehienez ere.
Urteroko jaialdi nagusiarekin, Iraulio Panttalone Bertso Kabiyak bukaera emango dio, bost ekintzako egitarau bereziari, egoera berezian izan bada ere. Milagrosan ekin zioten, abenduko bigarren bigarren asteburuan, bertso tramarekin; Eli eta Manex Pagolaren kontzertuak eman zion segida; eta mahai ingurua zein gaztetxoentzako bertso saioa ere izan dira. Urtea aldatuta jarriko diote errematea, Bertsolata arrakastatsuari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!