Gabon giro goxoan, Zelabide auzoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 4a, 08:26

Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 24an, Zelabide auzoan.

Joan den abenduaren 24a berezia izan zen herritar guztientzat. Olentzerok eta Mari Domingik  Urumea Bailara bisitatu zuten, herriak eta kaleak ilusioz betetzeko asmotan. Zelabide auzoan ere izan ziren, noski, eta bertakoek eskerrak eman nahi dizkiete bertaratu ziren herritar guztiei. Adin guztietako auzotarrak izan ziren bertan, eta pozez beteriko arratsaldea izan zen. Olentzeroren eta Mari Domingiren besarkada jasotzea ezinezkoa izan bazen ere, opariak eta mezu goxoak partekatu zituzten han izan ziren guztiek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!