XXgarren mendeko ehungintza-industrian oinarrituta, 'Kotondarrak' antzerkia gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 4a, 08:14

Titere edo txotxongiloen bitartez antzeztutako 'Kotondarrak' ikuskizuna.

Urtarrileko agendaren baitan, 'Kotondarrak' txotxongilo antzerkia izango da gaur, arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak 3 euroan daude salgai. 

Anita Maravillas antzerki konpainiaren eskutik, Kotondarrak haur antzerkia izango da gaur Biterin, arratsaldeko 18:00etan hasita. 5 urtetik gorako haurrentzat dago zuzenduta, publiko familiarrarentzat, eta sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean.

XXgarren mendeko ehungintza-industriako emakumeen istorioak kontatuko ditu antzerkiak, eta langile borroketan oinarritutako trama antzeztuko dute protagonistek txotxongiloen bitartez. Argumentuak oinarri ditu Koton familiako amak eta bi alabek bizi dituzten abenturak eta arriskuak.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!