Urtarrilean abiatuko dira, lehen Euskal Ligak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 3a, 00:00

Emakumezkoak 17ko asteburuan hasiko dute txapelketa eta gizonezkoek, berriz, urtarrilaren 10ekoan emango diote hasiera.

Geldialdi luze baten ondoren, bueltan dira lehen Euskal Ligak. Hain justu ere, emakumezkoen XV eta VII eta gizonezkoen lehen mailako Euskal Ligak izango dira lehenak hasten, eta urtarrilaren hasieran hasiko dituzte beraien txapelketak. Zehatzak izateko, emakumezkoek bi aste barru ekingo diote konpetizioari; alegia, 17ko asteburuan. Gizonezkoek, berriz, 10ekoan hasiko dute Liga;  hau da, datorren asteburuan. 
Emakumezkoen kasuan, Hernani Club Rugby Elkarteak errugbi VIIan jokatuko du 2020-2021 denboraldia, beste 6 talderekin batera. Liga txapelketa sei topaketetan antolatuta egongo da eta partidak 10 minutukoak izango dira. Horietako bakoitzak 5 minutuko bi zati izango ditu, eta atsedenaldirako 2 minutu izango dituzte.

Bere aldetik, gizonezkoen Euskal Ligako lehen mailari dagokionez, aipatu moduan, datorren asteburuan izango du lehenengo partida Gernika Rugby Taldearen bigarren taldearen aurka. Kasu horretan, errugbi XVeko konpetizioa izango da, itzuli bateko ligarekin. Bigarren itzulia, berriz, lehen postuan sailkatutako lehen 5 taldeen artean izango da. Gauza bera izango da azken 4 postuetako taldeekin. Hori horrela, Ohorezko B Mailara igotzeko aukera izango dute soilik lehen itzulia aurreneko bost postuetan sailkatzen diren taldeek.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!