Elkartasun saskia, Ainererentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 3a, 00:00

Ainere Gaztelumendi lagunekin, Elkartasun saskia eskuratuta.

Urtero izan ohi den moduan, abenduaren 31n egin zuten Elkartasun saskiaren zozketa, eta Ainere Gaztelumendi izan zen zorteduna. Garin tabernan izan zen zozketa, eta papertxo guztien artetik 567 zenbakia irten zen garaile. Urtea ezin hobeto amaitu zuen Gaztelumendik, bertako hamaika produktu eskuratu zituen eta. Tartean zeuden mota guztietako Otsaihen garagardoak, Larre-Gaineko sagardo sortak eta barazki freskoak. Argazkian ageri dira, irrifartsu, Ainere eta saskia jasotzen lagundu zioten zenbait lagun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!