Gaztelekua eraberritzeko zenbait obra egingo dira

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 2a, 00:00

Asteburuan eta datorren ostegunera arte itxita egongo da eta ondoren hasiko dira lanak urtarrilaren 21era arte. 

Urtarrilaren 7a arte oporretan egongo dira Hernaniko Gaztelekuan eta jarraian, urtarrila erdialdean zehar, 7tik 21era bitarte, Gaztelekuko lokala itxita egongo da. Egun horietan zehar Gaztelekua eraberritzeko zenbait obra egingo dira lokalean: paretak konpondu eta margotu, pertsianak eta leihoak aldatu, altzari berriak jarri... 


Horrek ez du esan nahi zerbitzurik egongo ez denik. Egun horietan zerbitzuak martxan jarraituko du eta horretarako Biteri, Kiroldegia eta Plaza Feminista erabiliko dituzte. Lokala urtarrilaren 22an berriz erabili ahal izango dute herriko gazteek. Bestetik, Gaztelekua espazio segurua dela ere gogorazi nahi dute, aldi berean 13 gazteko aforoa dute eta segurtasun neurriak hartzen dituzte  

Urtarrilean burutuko dituzten ekintzak  
Urtarrilaren 7an Topagunea dute Biterin eta 8an, ostiralean, urtarrilak 8, txapa tailerra edukiko dute, Biterin, 16:30etatik aurrera. Hori izango da zerrenda luze bateko lehenengoa. Jolasak kiroldegian, iman tailerra, giltzarri tailerra, badmintona, Santa Barbarara irteeta, merienda osasungarria, mahai jolasak, Zu protagonista,  wii, bideojolasa, futbolin txapelketa, alokairu zerbitzua... denetarik egongo da eta gogoratu Gaztelekuko espazio berrituaren irekiera eta ezagutzeko egunak urtarrilaren 22a eta 23a direla.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!