ASVIAMIE

Auzitegi Gorenak ez du onartu Krosakiren kasazio-errekurtsoa

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 2a, 00:00

Auzitegi Gorenak ez du onartzen doktrina bateratzeko Hernaniko Krosaki Amr Refractarios SAk Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2017ko ekaineko epaiaren aurka aurkeztutako kasazio-errekurtsoa. Epai horren bidez, enpresa kondenatzen zen 168.759,63 euro gehi interesak ordaintzera minbizi profesionalaren ondorioz hildako langile baten familiari, eta errekurritutako epaia irmo deklaratzen du. Mohamed Bak 1977tik 1990era bitartean lan egin zuen Amr Refractarios Arístegui fabrika zaharrean, biriketako enfisema batek jota gaixotasun arruntak eragindako ezintasun iraunkor osoa eman zitzaion arte, eta 2014ko urrian hil zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!