Bertsolata

Bertso jaialdia, Errege egunean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 2a, 00:00

Urteroko zitari jarraiki Bertsolatako emanaldiak izan ditugu azken asteotan Hernanin, Iraulio Panttalone bertso eskolak antolatuta eta Udalak lagunduta. Arrakastatsua izan da orain artekoa: bertso-trama, Kontzertu bat bertsotan emanaldia, Norbere eztarritik mahai-ingurua eta gaztetxoentzako bertso-saioa. Bada, dagoeneko sartu da azken txanpan aurtengo ekitaldi-sorta. Amaiera ezin hobea prestatu dute bertso eskolako kideek; punta-puntako bertsolarien jaialdia, hain zuzen ere. Unai Agirreren gaiei tiraka, Andoni Egaña, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Onintza Enbeita ariko dira, urtarrilaren 6an arratsaldeko 18:30ean. Biterin izango da emanaldia eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Biterin bertan eta hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidean. Gehienez bi sarrera eros daitezke pertsonako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!