Hitzarmena

Chillida Lekuk eta Aranzadik lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 2a, 00:00

Helburua sinergiak sortzea da, naturaren, kulturaren eta biodibertsitatearen, sentsibilizazioa eta dibulgazioa sustatzeko.

Chillida Lekuk eta Aranzadi Zientzia Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute balio naturalari balioa emango dioten jarduerak sustatzeko asmoz. Hitzarmenaren helburua sinergiak sortzea da, biodibertsitatearen, naturaren eta kultura  eta natura ondarearen arloetan sentsibilizazioa eta dibulgazioa sustatzeko.

Jokin Otamendi Aranzadiko lehendakariak eta Mireia Massagué Chillida Lekuko zuzendariak akordioa sinatu zuten.

Akordioa hiru esparru espezifikotan oinarrituta dago: Chillida Lekuko ondare naturalaren, zuhaiztiaren, faunaren eta sistema autoktonoen gaineko aholkularitza teknikoa, ingurumenaren sentsibilizazioa eta planetaren zaintza helburutzat dituzten dibulgazioko jardueren sustapena; eta zientzia arloko ikerlarien arteko fluxua eta elkarlana, edo bi erakundeen artean partaidetutako zientziaren didaktika bultzatzea.

Aranzadiko presidenteak, Jokin Otamendik, hitzarmena sinatzeko garaian aipatu zuenez, «Aranzaditik naturaltzat jo genuen akordioa da hau; izan ere, gure sustraiak ditu hizpide».

«Chillida Leku osatzen dugunok atsegin haundiz eman nahi dugu Euskadiko zientzia-komunitatean erreferentea den Aranzadirekin adostutako akordio honen berri. Horren bidez, elkartearekin ditugun harremanak sendotzen eta eratzen jarraituko dugu, artea eta natura uztartzen dituen eta Eduardo Chillidaren ondarea gordetzen duen gune hau partekatuz. Izan ere, ez dugu ahaztu behar Chillidaren obraren oinarri nagusietako bat zela motibazio etiko eta sozial sendoa», adierazi zuen Chillida Lekuko zuzendariak, Mireia Massaguék.

 

Chillida Leku, Topic eta Oiasso museoen artean kolaborazioa

Chillida Leku, Topic eta Oiasso Museoaren arteko kolaborazioak urtarrilaren 6a arte iraungo du. Hiru museoetako edozeinen sarrera aurkeztean, bisitariek %50eko deskontua izango dute beste bien sarreran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!