Artea

Astelehenean egingo dira Gotzon Huegunen eskultura kokatzeko lanak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 2a, 00:00

Gotzon Huegunen lana tailerrean.

Latsunbe eta Urbieta kaleak lotzen dituen igogailuaren ondoko horman kokatuko da eta arte sorkuntza bekaren emaitza da.

Gotzon Huegun artistaren tamaina haundiko eskultura bat jarriko dute Latsunbe eta Urbieta kaleak lotzen dituen igogailuaren horman. Astelehenean, 08:00etatik 12:00etara, egingo dira lanak.

Garabi bat beharko da horretarako eta, ondorioz, denbora tarte horretan ezingo dira erabili igogailuaren ondoko eskailerak. Igogailua, ostera, martxan egongo da. Gotzon Huegun artistak arte sorkuntza bekaren 2017ko abenduko deialdiaren irabazleetako bat da. Ordutik sortzen aritu da bere artelana eta, behin amaituta, Latsunbe eta Urbieta kaleak lotzen dituen igogailuaren atzeko horman paratuko da.

Tamaina eta pisu haundikoa

Tamaina eta pisu haundiko eskultura denez, garabi bat beharko dute hura kokatzeko eta, horren ondorioz, artelana jartzen ari diren bitartean, ezingo dira igogailuaren alboetako eskailerak erabili. Langileek hesituko dituzte sarbideak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!