Gabonak

Nekane Idarretaren Olentzero eta Mari Domingi izan dira irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 2a, 00:00

Nekane Idarretak Olentzero eta Mari Domingiren irudi bat baino gehiago jarri ditu etxean. Argazkia: Nekane Idarreta.

Bakarra aukeratzea zaila izan den arren, Idarretaren panpinak saritu ditu Kronikak. Horrela, bazkidetza eta Latxe aldizkari sorta irabazi ditu. 

Gabonak direla eta, Kronikako lantaldeak lehiaketa bat jarri zuen martxan. Helburua zen birziklatutako materialarekin eta etxeko jantzi edo trapu zaharrekin egindako Olentzero edo Mari Domingiren panpinak egitea. Irudi ederrak jaso genituen, eta zaila izan da originalena aukeratzea. Hori esanda, Nekane Idarreta Mendiolak egindako eskulanak eraman du saria. Argazkian ikus daitekeen moduan, sandiarekin egin ditu buruak, eta Mari Domingiren kasuan, buztinez egindako pitxer polit batekin irudikatu du gorputza. Beraz, zorionak Nekane!  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!