Dobera

Altxorren bila etzi egingo da

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 31a, 00:00

Parte-hartzaileak patinetearekin, joan den asteko Altxorren bila dinamikan.

Doberak, altxorren bila dinamika dibertigarria prestatu dute etzirako, 10:30etatik aurrera Atsegindegin elkartuta. Adin guztietako herritarrentzat antolatutako jolasa da, beraz, familian, koadrilan edota nahi den moduan hartu daiteke parte.  Taldeka antolatuko da jolasa, 2 eta 5 lagunen arteko multzoekin. Parte-hartzaileek pistak jarraitu beharko dituzte. Pistak Hernani osotik gordeta daudenez, bizikleta, patinetea edota patinak eramatea proposatu dute.  Interesa dutenek izena eman behar dute dobera@dobera.eus emailera idatzita edo 662 406 692 telefono zenbakira deituta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!