Gabonak

Zenbait argibide, gaur piroteknia erabiltzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 31a, 00:00

Urte Zaharrean piroteknia erabiltzea aspaldiko ohitura da, baina segurtasun arazoak ere sortzen ditu. Hori horrela, arriskua ahalik eta gehien murriztu nahian, Udalak pirotekniaren erabileraren gaineko hainbat arau ezarri ditu: batetik, 15 minutura murriztea pirotekniaren erabilera, hau da, 00:00etatik 00:15etara; bestetik, Kaxkoan pirotekniaren erabilera debekatzea, egurrezko egitura duten eraikin asko baitaude eta, horren ondorioz, sua sortzeko eta zabaltzeko arrisku handia dago; eta, azkenik, Kaxkotik kanpo, eremu irekietan soilik erabiltzen uztea.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!