Musika

Brigade Loco, Des-Kontrol, Zea Mays eta Skakeitan urtarrilean, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 31a, 00:00

NAIZ kontzertuak bueltan dira berriro ere, eta urtarrilaren 22, 23 eta 24an izango dira Hernaniko kiroldegian. Eredu mistoan izango dira: betatik-bertara eta streaming bidez. Sarrerak hilaren 12an jarriko dira salgai, NAIZen webgu

NAIZ kontzertuak bueltan dira berriro ere, eta urtarrilaren 22, 23 eta 24an izango dira Hernaniko kiroldegian. Eredu mistoan izango dira: betatik-bertara eta streaming bidez. Sarrerak hilaren 12an jarriko dira salgai, NAIZen webgunean.

Hernaniko Udalaren laguntzarekin, urtarrilaren 22an, 23an eta 24an musikaz bustiko da kiroldegia. Hiru egunetan lau euskal talde ezagun igoko dira oholtza gainera, eta denetariko musika eskaintza izango da NAIZeko kontzertuetan parte hartuko dutenen eskutik. Esan bezala, eredu mistoan egingo dira emanaldiak. Izan ere, aurreko kontzertuen izan duten harrera ikusita, hori mantentzea erabaki da. 

Hori horrela, kontzertu bakoitza 2,5 euroren truke ikusteko moduan izango da, streaming bidez egitea aukeratzen bada. Gainera, bonoak eskuratu eta streaming bidez saio guztiak ikustea ere posible izango da. Sarrera fisikoek, berriz, 10 euro balioko dute eta Hernaniko kiroldegian bertatik-bertara ikusteko aukera dago, egoerak hori baimentzen badu. Hala, sarrerak urtarrilaren 12tik aurrera egongo dira eskuragai NAIZen webgunean.

Ordubeteko saioak izango dira

Esan bezala, guztira lau kontzertu eskainiko dituzte. Ordubeteko saioak izango dira, eta hauxe izango da egitaraua: urtarrilaren 22an, 19:30etan Skakeitan talde donostiarra arituko da; urtarrilarren 23an Brigade Loco 17:30etan eta Des-Kontrol 19:30etan; eta, azkenik, urtarrilaren 24an Zea Mays, arratsaldeko 19:30etan. Halaber, agertoki gainean izango da Manex Egaña hernaniarra, Brigade Loco-ko bateri-jolea. Ohorea izango da berarentzat, horrelako ekitaldi batean etxean jotzea. 

Bestalde, antolatzaileek azaldu dutenez, «itxaropenez beteta, berriz ere aretoak betetzeko asmoz, gogoz eta ilusioz» prestatu dute egitaraua. «Musikari eta musikaren inguruan dagoen lan guztiari eman digutena bueltan emateko garaia zela esan genuen NAIZ Kontzertuen itzulera iragarri zenean», gehitu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!