Sinadura bilketa bihar, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 30a, 00:00

Gure Eskuk bultzatutako Hamaika Gara ekimenak urrats berria egin du abenduan. «Erabakitzeko eskubidearen gauzatzea dago jokoan eta bere sinadura ematen duenak erreferenduma egiteari babesa emango dio». Hori horrela, sinadura bilketa masiboa egin dute azken egunetan, eta bihar ere horretarako aukera izango da.  Hori egiteko, Plaza Berrin jarriko dute mahaia, 12:00etatik 13:30etara bitartean. Hurrengo hitzordua urtarrilaren 5ean izango da, 17:00etatik 19:00etara bitartean. «Erreferenduma tresna ezinbestekoa da euskal herritarron erabakia aintzat har dadin. Denon artean herri irudi eredugarria osa dezagun». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!