San Adriango tunelaz dokumentala, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 29a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan izango da saioa, Biteri kultur etxeko aretoan.

Urteari amaiera emateko, Nabarraldek Sandrati, San Adriango tunela izeneko dokumentala proiektatuko du gaur Biterin, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Lizarrateko parajean dagoen haitz azpiko pasabideari buruz arituko dira ikus-entzunezkoan eta kultur-etxeko ikastaro gelan aurkeztuko dute.

Esan bezala, San Adriango tunela ekarriko dute erdigunera. Lizarrarteko haitzpeko pasabidea bezala ere ezaguna da, eta ehunka istorio eta anekdota txikien igorleku izan da urtetan. Hala ere, diote, «gure herriaren gertaera lazgarrien Oroimen lekua ere izan dela». Beraz, hori ekarriko dute gogora Biterin. Aipatu dutenez, dokumentalean agertuko dira 1200 urteko konkista edota Gaizkileen mugaren liskar agertokia, besteak beste. Halaber, segurtasun neurriak errespetatuko direla ohartarazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!