Gabon ludoteka gaur eta bihar, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 29a, 00:00

Urtero moduan, Kaxkardik Gabon ludoteka antolatu du egun hauetarako. Atzo hasi ziren horretan, eta gaur eta bihar ere bertan izango dira. Kiroldegiko pistan eta frontoian izango da, goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean. Denetarik egiteko aukera egongo da prestatutako ekintzekin: ohe elastikoak, rapela frontoian, edota arku-jaurtiketa, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!