'Hernani' Musika Eskola Publikoko abesbatzak, Gabon Sustraiak-Haur eta Gazte abesbatzen Gabon Kanta lehiaketa irabazi berri du. Errenteriako Ereintza Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatzen du Gabon Abesti Sariketa Probintziala eta aurten, egoera berezian online eran, 74garren edizioa bete du dagoeneko.
Amaia Aldalurrek zuzentzen duen abesbatzak 25 partaide izan ditu eta 600 euroko saria jaso du irabazteagatik. Lehiaketaren helburua gure herritako Gabon kanta zaharrak berreskuratzea da eta horixe egin du aurten 'Hernani' abesbatzak.
Belengo herrian izenburuarekin aurkeztu zuten Joxe Ansorena txistulariari 1978an jasotako gabon kanta zahar eta bitxi hau. 19garren mendean Hernaniko elizan Eguberri, Urteberri eta Errege egunetan abesten zen eta txaloekin laguntzen zen.
Joxan Goikoetxearen asmoa, berreskuratzea eta bereak musikaren egokitzapenak
'Hernani' Musika Eskola Publikoko zuzendari den Joxan Goikoetxearena izan da kantu hau berreskuratzeko asmoa. Bereak izan dira musikaren egokitzapena, moldaketa eta grabaketaren ardura.
Gabon kantaren moldaketa, bideo ederra eta kantua ikusi eta entzun nahi izanez gero 'Hernani 'Musika Eskolako YouTube kanalean sartu behar da edo ondorengo estekan ikusi. https://www.youtube.com/watch?v=xcippBJBogk&feature=emb_title