'Hansel eta Gretel' antzerkia, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 28a, 00:00

Hansel eta Gretel antzezlana eskainiko da bihar Biterin kultur etxean, 18:30etatik aurrera. 6 urtetik gorakoentzako da eta sarrerak 3 euro balio ditu. Borobil konpainiaren lanak 50 minutuko iraupena du. Anartz Zuazua da zuzendaria eta Libe Aranburu, Kepa Errasti eta Asier Oruesagasti dira hirukote antzezleak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!