'Ezkutuko altxorraren bila', gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 26a, 00:00

Jolasa antolatu du Doberak, Gabonetako bi larunbatetan. Goizeko 10:30etan hasiko da, Atsegindegin. Izena eman behar zen aldez aurretik.

Gabonak «euskeraz eta familian» pasatzeko asmoz, hainbat ekintza antolatu ditu Dobera Euskara Elkarteak. Eta gaur bertan, Ezkutuko altxorraren bila jolasarekin ariko dira. Atseginde­gin jarri dute hitzordua, goizeko 10:30etan, eta herrian barrena ibi­liko dira, pistak jarraituz, Her­naniko txoko ezberdinak eza­­gutu eta altxorra bilatzeko.

Parte hartzeko, aldez aurretik eman behar zen izena, eta 10 talde ariko dira gehienez.

Datorren larunbatean egingo dute bigarren saio bat, urtarrilaren 2an, ordu berean. Eta horretarako, oraindik eman daiteke izena, asteazkenera arte: elkartearen bulegoan (Larramendi ka­lea 11), dobera@dobera.eus helbidean, edo 943 33 27 99 eta 662 406 692 telefonoetan. Parte hartu dezakete adin guztietako herritarrek: lagunak, familiak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!