Jalgi gaur, Hernaniko plazara

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 24a, 00:00

Hernanialdeko AEK-k gaur, Gudarien Plazan kutxa bat jarriko du, herritarrak bertan euskerari nahi duena eskaini ahal izateko. Horretarako ordutegi bat jarri dute. Honela, plazara, goizean 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 18:00etatik 20:00etara hurbildu daiteke jendea. Kutxa horretan, herritarrak, euskerak norberari iradokitzen dion ekarpena utzi dezake. Nahi duena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!