Apeaderoko geltoki berria eraikitzen hasiko dira urtarrilaren erdialdean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 24a, 00:00

Apeadero berria Olaeta plazatik begiratuta.

Urtarrilaren erdialdean apeaderoko tren geltoki berria eraikitzen hasiko dira ADIF-Renfe, Udalak ezagutzera eman zuenez. Hamahiru hilabeteko iraupena izango du obrak eta hiru fasetan gauzatuko da. Mattin Aldai zinegotzia eta Xabier Lertxundi alkateak aurkeztu zuten proiektua eta geltoki berria «irisgarria izango da eta oinezkoen segurtasuna bermatuko da», adierazi zuen Aldaik.


Geltoki zaharra erabilgarria izango da lanek irauten duten bitartean. Geltoki berria lekuz aldatuko da, egungo igogailuaren parean geldituko da eta geltoki berriko azpiko pasabidea herritar guztientzat irekita egongo da gauean izan ezik. 

Hiru fase izango ditu obrak
Lanek hiru fase izango dituzte eta lehenengoa urtarrilaren 18an hasiko da. Bost hilabeteko iraupena izango du eta geltokiaren eraikina eta azpiko kajoia montatuko da. Fase nagusia da eta auzoan eragibnik haundiena izango duena. Kajoia (azpiko bidea) kanpoaldean montatuko dute eta bi hilabete iraungo du. Bultzatuz barrura sartuko dute. Geltokiaren eraikina egingo da, bi nasetakoak, eta biak irisgarriak dira bere igogailu eta arrapalekin.


Bigarren fasea ekainean hasiko da eta bi hilabete iraungo du. Egungo nasak berrituko eta zabalduko dituzte. Gehienbat gauez egingo dituzte lanak egunean dagoen tren zerbitzua segurtasunez mantendu ahal izateko. 


Hirugarren faseak beste sei hilabete iraungo ditu. Egitura eginda, erremateak egingo dituzte, bai eraikinean, bai nasetan. 

Bizilagunei afekzioak eragingo dizkie obrak
Udalean kontziente dira obrek Karabelgo auzotarrei eragingo dizkieten afekzioez. «Lanak batez ere gauez egingo dira trenen eguneko zerbitzua eta langileen segurtasuna bermatzeko. Horrek zarata sortuko du». 


Bizilagunekin bildu da Udala eta izango duen eraginaz hitz egin dute. «Aparkaleak murriztuko dira. Karabelgo auzoan aparkatzeko 40 leku kenduko dira obrak dirauen bitartean. Ez dira kenduko denak batera».

Portu-Karabelerako bidea nasatik eten egingo da. «Egun oinezkoek erabiltzen duten bidea desagertuko da eta geltoki berrira soilik txartelaren bidez sartu ahalko da. 


Alternatibak jarriko dira
Zubipe atzekaldean «25 ibilgailuentzako lekua egokituko dugu». 20 ibilgailuentzako lekua, Zubipe eta Landareko zuzengunean zehar egokituko dira. 
Portu-Karabel oinezko bidea, egun nasatik igarotzen den oinezko bidea itxiko dute eta, horren ordez, «Portutik Karabelera oinez joateko bide alternatiboa egokituko dugu nasaren paretik, baratzen ondoan».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!