Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 23a, 00:00

Kattalin Miner idazle hernaniarrak gidatuta 'Norbere Eztarritik' mahai ingurua antolatu da Bertsolataren barruan, 18:30etatik aurrera.

Bertsolataren barruan, Euskadi Literatura Saria irabazi duen Kontrako eztarritik liburua abiapuntu izanda Norbere eztarritik mahai ingurua eskainiko da gaur, arratsaldeko 18:30etan, Biterin. «Generoaren gaia erdigunera ekarri eta bertsolaritzan ematen ari diren aldaketak izango dituzte hizpide», liburuaren egilea den Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran bertsolariek. «Orain arteko ibilbidea eta bizipenak helaraziko dituzte baina aurrera begira ere jardungo dute». Kattalin Minerrek gidatuko du.

Biharko erronda bertan behera
Bihar, abenduak 24, sagardotegietan barrena Olentzeroren erronda egitekoa zen baina egoerak hala eskatuta, azkenean bertan behera geratu da, baita urte zahar egunekoa ere.

Bertsolatan, gaztetxoentzako eskaintza ere bai
Bertsolataren barruan gaztetxoentzako saioa izango da datorren asteazkenean, abenduaren 30ean.  8-14 urte artekoentzat prestatutako emanaldia da eta Agin Laburu eta Asier Azpiroz ariko dira kantuan, Eneko Arrateren gidaritzapean. Bertan gaztetxoek primeran pasatzeko aukera izango dute. 17:30etan hasita Biterin izango da. Sarrerak, Biterin edo hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidean eskuragarri daude 3 euroan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!