Euskal zumba, gaur Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 22a, 00:00

Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak badu abendurako plangintza, eta hamaika dinamikarekin agurtuko du urtea. Honela, gaur, 11:00etan euskal zumba antolatu du Atsegindegin. Herritar guztientzat dago zuzendua eta Doberako begiraleek gidatuko dute. Bihar, abenduaren 23an, erreleboa hartuko dio buruarinak egiteko tailerrak. Tantaieko lagunekin elkarlanean tailerra 4-12 urte bitartekoentzat da eta umeak bere buruarina egin eta etxera eramateko aukera izango du 5 euroren truke. Atsegindegin egingo da 10:30etan hasita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!