Ligaxka bukatzeko, porrota Barrenetxeak

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 22a, 00:00

39-40 galdu zuen Segurolarekin, Urriza eta Labakaren kontra. Aurrez aurre ariko dira bi bikoteak larunbat honetan ere, semifinalean.

Larunbatean bukatu zuten Binakako Txapelketaren ligaxka, Galarretan.­ Eta aldaketa gutxi izan ziren sailkapenean, azkeneko jardunaldian: bere horretan mantendu dira, semifinaletako kanporaketak.

Horrela, aurrez aurre ariko dira, datorren larunbatean, Ansa II-Aizpuru III eta Juanenea-Larrañaga; eta Se­gu­ro­la-Ba­rre­netxea IV eta Urri­za-Labaka. Ligaxkako buru bukatu dute Ansak eta Aizpuruk, larunbatean Goikoetxea V eta Endika menderatu ondoren (40-35). Eta hain justu, porrot horrengatik geratu dira kanpoan Goikoetxea eta Endika, eta sailkatu dira Juanenea eta Larrañaga, laugarren.

Larunbateko beste partidu­an, aldiz, ezer gutxi zegoen jokoan. Liderren garaipenarekin, bazekiten bi bikoteek, semifinaletan elkarren kontra aritu beharko zutela. Edonola ere, partidu gogorra jokatu zuten. Barrenetxea izan zen nagusi hasieran, bere sakeari esker; eta horrela, alde haundia hartu zuten markagailuan (10-18 eta 13-31). Baina partidua erabakita zegoela zirudienean, buelta eman zioten Urrizak eta Labakak, eta 36, 37, 38 eta 39na berdindu ondoren, garaipena lortu zuten azkenean (39-40). Horrekin, aurrea hartu zieten ligaxkako sailkapenean ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!