Euskalzumba, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 21a, 00:00

Bihar, goizeko 11:00etan Euskalzumba antolatu du Dobera Euskara Elkarteak. Atsegindegin izango da, eta herritar guztiei bideratuta dagoela azaldu du Doberak. Etzi berriz, buruarinak egiteko tailerra izango dute txikiek, 10:30etan hasita Atsegindegin. Gainera, umeak buruarina egin eta «etxera eramateko aukera izango du 5 euro ordainduta».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!