Urtea amaitzeko, garaipen bikaina atzo Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 20a, 00:00

Aimar Gorrotxategi, aurkariaren besoetatik ihes egin nahian.

Atzo arratsaldean izan zuen Hernanik Zarautzen aurkako partidua, eta garaipen ederrarekin amaitu zuen talde trikoloreak, 2020ko azken jokaldia. 

Zarauzko Asti zelaian jokatu zuen atzo arratsaldean Hernanik, eta garaipen ederra lortu zuen gainera, 03-52. Urteari amaiera ederra eman dio talde trikoloreak, izan ere, partiduko bigarren zatian ederki jokatu zuen.  Hori horrela, bost puntu lortu ditu talde trikoloreak, eta liderra izaten emango dio hasiera, urte berriari. Gabonetako oporren ostean, urtarrilaren 10ean hain zuzen, Uribealdea hartuko du Hernanik, Landaren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!