Gabonak euskeraz eta familian pasatzeko asmoz hamaika ekintza, Doberak

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 20a, 00:00

Etzi hasiko dira, Dobera Euskara Elkarteak antolatutako gabonetako ekintzak. Gabonak familian eta euskeraz igarotzeko asmoz antolatu dituzte eta lehen ekintza, Euskalzumba izango da.

Abenduko eta gabonetako oporrak familian eta euskeraz igarotzeko, Dobera Euskara Elkarteak hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditu. Etzi izango da lehena, Euskalzumba hain zuzen. Goizeko 11:00etan hasiko da, Atsegindegin. Doberako begiraleek gidatutako saioa izango da, eta herritar guztiei zuzenduta dagoela jakinarazi du Doberak, «haurrentzat zein helduentzako ekimena da». 
Asteazkenean eta abenduaren 31n ere, buruarinak egiteko tailerra egingo da, goizeko 10:30etan hasita, Atsegindegin. Tailerra, 4 eta 12 urte bitartekoentzako izango da, eta Doberak dio «umeak bere buruarina egin eta etxera eramateko aukera izango du 5 euroren truke».

«Haurrentzat zein helduentzako ekimena da Euskalzumba»

Abenduak 26, Ezkutuko altxorraren bila
Ezkutuko altxorraren bila jolasa, bi larunbatetan egingo da, abenduaren 26an lehen saioa, eta urtarrilaren 2an bestea eta biak berdinak izango direla jakinarazi du Doberak. Jolasari, 10:30etan emango zaio hasiera, Atsegindegin eta 2-3 ordu iraungo ditu. Jolasean, adin guztietako herritarrek hartuko dute parte.  
Herrian zehar egongo dira pistak, eta altxorra bilatzea izango da jolasaren helburua. Gehienez, 10 talde arituko dira jolasean, eta parte hartu nahi izanez gero idatzi dobera@dobera.eus helbidera, edota 943 33 27 99/ 662 406 692 telefonoetara deitu. Abenduaren 26an parte hartzeko, hilaren 23a baino lehen eman behar da izena. Urtarrilaren 2rako berriz, hilaren 30era arte dago izen emate epea zabalik. 
Abenduaren 29an, eskulanen tailerra antolatu du Doberak, bi txandatan, lehena 10:00etan eta bigarrena 11:30etan hasita. Atsegindegin izango dira tailerrak, eta Doberako begiraleek gidatuta izango dira, parte hartzeko izen ematea zabalik dago, eta abenduaren 28ra arte egongo da aukera. 2 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak, parte hartzeko. 

Urte berria hasteko, ekintzak 
Urteari hasiera ederra emateko asmoz, bi ekintza antolatu ditu Dobera Euskara Elkarteak. Lehena urtarrilaren 2an izango da, Ezkutuko altxorraren bila, hain zuzen. Eta urtarrilaren 5ean, berriz, Apaxi ipuin kontalaria izango da Biterin, eta goizeko 11:00etan hasiko da.  

GABONAK DOBERAREKIN
ETZI
11:00 Euskalzumba, Atsegindegin.
ABENDUAK 23
10:30 Buruarinak egiteko tailerra, Atsegindegin. 
ABENDUAK 26
10:30 Ezkutuko altxorraren bila, Atsegindegin hasita. 
ABENDUAK 29
10:00 Eskulanen tailerra, Atsegindegin.
11:30 Eskulanen tailerra, Atsegindegin.
ABENDUAK 31
10:30 Buruarinak egiteko tailerra, Atsegindegin. 
URTARRILAK 2
10:30 Ezkutuko altxorraren bila, Atsegindegin hasita. 
URTARRILAK 5
11:00 Apaxi ipuin kontalaria, Biterin. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!