Kursaal Taldeak, Euskal Herrian errehabilitazioaren sektorean erreferente den enpresak, lankidetza hitzarmena sinatu du Hernani Club Rugby Elkartearekin. Akordio horri esker, enpresa hernaniarra izango da kirol taldearen babesle, 2020-2021 denboraldi honetan.
«Ez dugu zalantzarik izan, kolaborazio hau egiteko. Kluba Hernanikoa da, eta gu ere bai», azaldu du Josu Hernándezek, Kursaal Taldeko gerenteak. Kursaalentzat, horrelako ekimenak dira modu bat, parte hartzeko gertukoa izan eta etorkizunera begira ibilbide handia duen proiektu batean, horrela gizarte hernaniarrari bueltatuz, maila profesionalean hazi eta lurraldetik kanpo nabarmentzeko aukera eman izana.
Kursaal Taldearen egoitzan egin zuten hitzarmenaren sinadura ekitaldia, Eziago poligonoan; eta pozik agertu ziren Joseba Gurutz Elosegi, Hernani CREko presidentea, eta Josu Hernández bera. Bertan zehaztu zituzten, baita ere, elkarlanean burutuko dituzten ekintzak, dagoeneko martxan den denboraldian.
Ez da aurreneko aldia, Kursaal Taldeak kirol talde bat babesten duena. Izan ere, badira urte batzuk Donostiarra Kaiarriba arraun klubaren kolaboratzaile dela. Horregatik, beste behin, Kursaalek berretsi egin du bere konpromisoa, balore sozial handia daukan kirol proiektu bati laguntza emanda. Lan egiteko modua daukate komunean biek, gainera: «Kirol honekin identifikatzen gara. Izan ere, Kursaalen funtzionatzeko modua, errugbian bezala, talde lana da», nabarmendu du Josu Hernándezek.