Bateragune auzia

«Demokrazioaren aurkako erasoei» aurre egiteko, mobilizazioa gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 19a, 00:00

Bateragune auzia errepikatzeko erabakiaren kontra, mobilizazioa deitu dute gaur eguerdian, Hernanin, alderdi politikoek, sindikatuek eta eragile sozialek. Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua, Plazan. #BateraAurre lelopean, salatu nahi dituzte «demokraziaren aurkako erasoak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!