Gure esku

Sinadura bilketak, aurreneko eguna gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 19a, 00:00

Erreferendumaren aldeko kanpainaren barruan, sinadurak biltzeko zita jarri du Gure Eskuk, eguerdiko 12:00etatik 13:30etara Plaza Berrin.

Hamaika Gara ekimena jarri du martxan Gure Eskuk, eta horren barruan, pauso berri bat egingo du gaurtik. Izan ere, erreferendumaren aldeko sinadura bilketa egingo dute, lau egunetan: abenduaren 19an, 24an eta 31n, eta urtarrilaren 5ean. Gaurkoa izango da aurreneko eguna, beraz, eta Plaza Berrin egongo dira, eguerdiko 12:00etatik 13:30etara. «Kanpaina ekainera arte luzatuko da, baina zenbat eta sinadura gehiago bildu aurreneko egunetan, orduan eta oihartzun haundiagoa izango du», diote. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!