Kontrakantxa gaztetxea

Eskalada saioa, bazkaria eta kontzertuak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 19a, 00:00

14garren urteurrena dela eta, egun berezia antolatu du  gaurko egunerako Kontrakantxak, egiteko ugarirekin. 

Kontrakantxa Gaztetxeak 14 urte bete ditu aurten, eta egitarau zabala antolatu du  urteurrena ospatzeko. Hori horrela, hiru ekintza prestatu dituzte gaurko egunerako. Izan ere, gaur da plangintzako azken eguna eta, beraz, berezia egin nahi izan dute.

Goizean goizetik hasiko dira ospakizunean. Santa Barbaran izango da topaketa, eskalada goiza izango baita 10:00etatik aurrera. Gero, bazkaria egingo dute gaztetxean, 14:00etatik aurrera. Eta, azkenik, eguna ezin hobe bukatzeko, kontzertuak izango dira 18:00etan. Nahia Vallek eta Nicolás Alvearrek jarriko diote giroa arratsaldeari,     eta Espartzu taldeak emango dio amaiera urteurrenari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!