Sestaoren kontra, etxean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 19a, 00:00

Bihar jokatuko du Hernanik, Euskal Ligako partidua, 11:30etan kiroldegian.

Etxean jokatuko du Hernanik berriro ere, asteburu honetan, Euskal Ligako partidua. Bihar ariko da, goizeko 11:30etan hasita kiroldegian; eta Sestao izango du aurrean. Ez da partidu erraza izango, defentsan oso talde indartsua baita bizkaitarra; baina hernaniarrek erasoan daukaten indarra baliatu beharko dute, garaipena lortzeko.

Aurreneko itzuliko azkeneko partidua da hori, baina beste partidu bat daukate jokatu gabe hernaniarrek, Laredoren kontra, atzeratutakoa. Bi taldeek hala adostuz gero, Gabonetako geldi­aldian jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!