Elkarretaratzea gaur, laneko heriotza salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 18a, 09:53

Abenduaren 12an hil zen Papelera Zikuñagako langilearen omenez egingo dute. Eziago biribilgunean izango da, papelerako aparkaleku ondoan, eguerdiko 13:45etatik 14:15etara bitartean.

Papelera Zikuñagako langileek elkarretaratzea egingo dute gaur, lanetik bueltan etxera zioala hil zen 23 urteko langilearen «familiari eta lagunei babesa azaltzeko, eta urtero izaten diren laneko heriotza guztiak salatzeko». Urrian gertatu zen auto istripua, lanaldia amaitu ondoren etxera zioanean, eta abenduaren 12an hil zen. ELA sindikatuak bat egingo du mobilizazioarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!