Kontzentrazioa gaur, Zinkoenean

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 18a, 00:00

Asteroko dinamikarekin jarraituz, kontzentrazioa deitu dute gaurko, Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Zinkoenean; eta deia luzatu diete herritar guztiei, bat egiteko: «espetxean zaila izaten bada egoera, COVIDaren eraginez are eta zailagoa da. Preso gaixoak eta helduak aske egotea izan behar da aurreneko aldarrikapena; eta dispertsioarekin bukatzea bigarrena», nabarmendu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!