Buruarinen tailerrerako, gaur arte aukera

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 18a, 00:00

Buruarinak egiteko tailerra antolatu du Dobera Euskara Elkarteak, Tantairekin batera, datorren asteazkenerako. Atsegindegin izango da, 10:30etan hasita, 4-12 urtekoentzat; eta heldu batekin joan beharko dute, buruarina egiten laguntzeko. Parte hartzeko, hori bai, izena eman behar da aurretik, eta gaur da azkeneko eguna: dobera@dobera.eus helbidean, edo 943 33 27 99 eta 662 406 692 telefonoetan. Izena ematean, buruarin eredu bat aukeratu beharko da. 5 euroren truke, buruarina egin eta etxera eramateko aukera izango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!