Buruarinak egiteko aukera, 23an

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 17a, 00:00

Dobera Euskara Elkarteak, Tantaiko lagunekin batera, buruarinak egiteko tailerra antolatu du, abenduaren 23rako. Goizeko 10:30etan hasiko da, eta Atsegindegin izango da. Tailerra 4-12 urte bitartekoentzako da, eta haurrek, heldu batekin lagunduta joan beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Umeak bere buruarina egin eta etxera eramateko aukera izango du, 5 euro ordainduta. Bihar da izena emateko azkeneko eguna. Horretarako, idatzi dobera@dobera.eus helbidera, edo deitu 943 33 27 99 telefonora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!