Hernaniko haurreskola greban, gaurkoan ere

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 16a, 00:00

Hernaniko haurreskolak, bi egunetarako greba deialdia egin zuen, eta gaur izango da bigarren eguna.

Abenduaren 10erako egin zuen lehenengo greba deialdia Hernaniko haurreskolak, eta gaur izango da, bigarren greba eguna. Hori horrela, Hernaniko Hezkuntza Plataformak egiten dituen aldarrikapenekin bat egin duela ere adierazi du.

Covid19ak sorrarazi duen egoerak, Hernaniko haurreskolako langileek baldintzak asko «zaildu» dituela azaldu dute, eta horrez gain, «ezinezkoa zaie irtenbide egokia ematea, ez Partzuergoko gerentearekin ez eta Hezkuntza Sailarekin».

Matrikulazioa ere jaitsi egin da,  «eta hori baliatu du Hezkuntza Sailak Haurreskolen egunerokotasuna baldintzatzeko eta prekarizatzeko». Gainera dio, Covid19arekin lotutako inolako aurrekonturik ere ez duela bideratu, Hezkuntza Sailak, Haurreskolen Partzuergora.

Langileek, etengabeko desplazamenduak egiten dituztela azaldu dute, eta «horrek lantaldearen egonkortasuna apurtzen du behin eta berriz, antolamenduan nabarmen eraginez gainera».

Hau guztia kontutan izanik,  greba egitea erabaki dute, eta Hernaniko Hezkuntza Plataformak beraiekin bat egiteko erabakia hartu du gainera. Hori horrela, herritar guztiak gonbidatu nahi ditu, gaur egingo den ekimenean parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!