'Norbere eztarritik' mahai ingurua datorren asteazkenean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 16a, 00:00

Bertsolatak antolatutako Norbere eztarritik mahai ingurua eskainiko da hilaren 23an, arratsaldeko 18:30etan Biterin.

Bertsolata apurka ari da bere bidea egiten, eta «orain arte egindakoa arrakastatsua izan dela» ziurtatu dute. Hurrengo emanaldia, Norbere eztarritik mahai ingurua izango da, eta Kattalin Miner idazle hernaniarrak gidatuko du hain justu.

 

'Kontrako eztarritik', abiapuntu

Euskadi Literatura Saria irabazi duen Kontrako eztarritik liburua izango du abiapuntu. «Generoaren gaia erdigunera ekarri eta bertsolaritzan ematen ari diren aldaketak izango dituzte hizpide», liburuaren egilea eta hainbat bertsolarik, hain zuzen, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran. «Orain arteko ibilbidea eta bizipenak helaraziko dituzte baina aurrera begira ere jardungo dute».

Datorren asteazkenean, zita

Datorren asteazkenean, izango da aipatutako mahai ingurua, arratsaldeko 18:30etan hasita, Biterin. Gonbidapenak Biterin bertan edo hernanikobertsoeskola@gmail.com helbide elektronikora idatziz lortu daitezke.

Bestalde, larunbat honetan, Kontzertu bat bertsotan ekitaldia eskainiko dute Manex eta Eli Pagola anai-arrebek. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da ekitaldia, Milagrosan. Sarrerak Biterin lortu daitezke, edo hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidera idatziz. Sarrerak 3 euro balio du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!