Neguko oporretan, haur, gazte eta nerabeentzako makina bat ekintza

Kronika - Erredakzioa 2020ko abe. 16a, 00:00

Astelehenean aurkeztu zuten gabonetako kultur ekintzen programazioa, Biterin.

Aurkeztu da jadanik neguko kultur ekintzen agenda. Haur, gazte eta nerabeentzako antzerki, jolas eta tailerrez bete-betea dator. 

Hernaniko neguko oporretako agenda, eta makina bat ekintza, antzerki, eta jolas hartzen ditu baitan. Herriko haur, gazte eta nerabeei zuzendutako egitaraua antolatu dute, hauek, gabonetako oporretan goza dezaten, «egitarau anitza eta aberatsa sortu dugunez ez dute aspertzeko astirik izango».
Haur eta Gazteria arloak, Dobera Euskara Elkartearekin elkarlanean, ezkutuko altxorraren bila antolatu dute, gabonetarako. Bi larunbatetarako antolatu da ekimen hau, abenduaren 26ean lehena, eta bigarrena berriz, urtarrilaren 2an, «bi egunetan egin arren, ekintza berbera izango da». Goizeko 10:30etan emango zaio hasiera bakoitzari, eta «bizpahiru ordu iraungo ditu jolasak». Doberak aholkatu du, «bizikleta edo patinetea erabiltzea jolaserako, erraztasunez mugitzeko». 
Beste hainbat ekintza ere antolatu dira, hala nola, urteroko ludoteka eta jolasak kiroldegian, eta haurrentzako hamaika antzerki eta ikuskizun. 
Ekitaldi hauetan, segurtasun neurriak bermatuko direla ere jakinarazi dute antolatzaileek. Horrez gain, hainbat tailer eta ikastaroetan aldez aurretik izena eman behar da, eta gaur izango da horretarako azken eguna. Izena emateko, link honetara sartu behar da: linktr.ee/hgazteria.

 

ABENDUA
19 Haurrentzako zinea, 16:00, Biterin. La pequeña traviesa.
20 Haurrentzako zinea, 16:00, Biterin. La pequeña traviesa.
26 Ezkutuko altxorraren bila, 10:30, Dobera Euskara Elkartearekin elkarlanean. 
26 Haurrentzako zinea, 16:00, Biterin. 
27 Haurrentzako zinea, 16:00, Biterin. 
28 Ludoteka eta Jolasak, 10:00-13:00, Kiroldegian. 
28 Komiki tailerra, 11:30
29 Ludoteka eta Jolasak, 10:00-13:00, Kiroldegian. 
29 Komiki tailerra, 11:30.
29 Ludoteka eta Jolasak, 10:00-13:00, Kiroldegian. 
29 Haurrentzako antzerkia: Hansel eta Gretel. Prezioa 3 euro, Biterin. 
30 Ludoteka eta Jolasak, 100:13:00, Kiroldegian. 
30 Komiki tailerra, 11:30.

URTARRILA
2 Ezkutuko altxorraren bila, 10:30, Dobera Euskara Elkartearekin elkarlanean.
2 Haurrentzako zinea, 16:00, Biterin. 
3 Haurrentzako zinea, 16:00, Biterin. 
4 Haurrentzako antzerkia: Kottondarrak. Prezioa: 3 euro, Biterin. 

*Komiki tailerra
Adina 12-14 urte. 3 saio izango dira. Udal liburutegian eman behar da izena (astelehenetik irekita dago). Doan da. Irakaslea: Axpi. 
*Jolasak kirolegian
Adina 0-14 urte

12-17 URTEKO GAZTEAK
ABENDUA
18 Serigrafia tailerra, 16:30-20:30, Gaztelekuan. 
18 Barre Tourra: Barrexerka. Prezioa 3,5 euro, Biterin. 
19 Murala, 16:30, Gaztelekuan.
20 Urte berrirako desiren horma, 16:30, Gaztelekuan.
21 San Tomas eguna, 16:30, Gaztelekuan.
22 Gabonetako apaingarriak, 16:30, Gaztelekuan. 
23 Txangoa Txuri Urdin izotz pistara, 15:50. Hitzordua A1 autobusean. 
28 Orientazio tailerra, 09:30-12:30
28 Tatuaje tailerra,11:00-12:30
28 Gabonetako muffins-ak, 16:30, Gaztelekuan. 
28 Parkour ikastaroa, 17:00-18:30.
29 Orientazio tailerra, 09:30-12:30.
29 Tatuaje tailerra, 11:00-12:30.
29 Street Scape Room, 16:00, irteera Gaztelekutik. 
29 Parkour ikastaroa, 17:00-18:30.
30 Xaboiak egiteko tailerra, 10:00-13:00
30 Tatuaje tailerra, 11:00-12:30, Biterin. 
 30 Topagunea, 16:30, Gaztelekuan.
30 Parkour ikastaroa, 17:00-18:30, Biterin. 
30 Musika. Huntza, 19:00. Ereñotzun.

URTARRILA
4 Tatuaje tailerra, 11:00-12:30.
4 Argazki kamera tailerra, 16:00-18:30.
4 Parkour ikastaroa, 17:00-18:30 
5 Argazki kamera tailerra, 10:00-12:00
5 Tatuaje tailerra, 11:00-12:30. 
5 Parkour ikastaroa, 17:00-18:30

Oharrak:
*Tailer eta ikastaro guztietan izena eman behar da. Izen emateko epea gaur amaitzen da. Apuntatzeko : linktr.ee/hgazteria
*Tatuaje tailerra. 2003-2008an jaio zirenak. Iraupena 5 saio. Abenduaren 28, 29 eta 30ean, eta urtarrilaren 4 eta 5ean. Biterin. 
*Parkour ikastaroa. 2003-2008an jaio zirenak. Iraupena, 5 saio.  Abenduaren 28 ,29 eta 30ean, eta urtarrilaren 4 eta 5ean. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!